sombra
Urremendi
Helburu orokorrak

Zer da Urremendi?

Logo Urremendi Urremendi Busturialdeko Landa Garapen Elkartea da, eta bere helburu bakarra, Busturialde eskualdearen garapena bultzatzean datza. Busturialde eskualdean, Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ere�o, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta udalerriak sartzen dira.

Helburu orokorrak

1.Nekazaritza eta landa ingurune osoaren funtzio-aniztasuna eta iraunkortasuna bermatu eta sustatzea ekonomi, gizarte, ingurugiro eta kultura arloetan, jende gitxitze prozesuak eragotziz
2.Baserri-inguruaren oinarrizko nortasun seinaleak gordetzea
3.Nekazaritza elikadura enpresekaz, nekazaritza-turismo, nekazaritza ekologikoa eta baserri-inguruan proiektu endogenoen garapenari ekiten deutsien beste edozein enpresagaz lehian jarduteko, nekazaritzaren ahalmen konpetitiboa sustatzea
4.Baserri-inguruko enpresa eta egitura ekonomikoen konpetitibotasuna handitzea
5.Administrazio ezbardinen eta entitate publikoen ekintzak eta arauak integratzea

Herri honeen nortasuna gordetzea eta euron garapena sustatzea nahi dogu, batez ere gune txikiak, hau da, baserri-inguruan bizi diran pertsonek, edo berton bizi nahi dabenek, lan aukerak eta oinarrizko zerbitzu guztiak eukitzea da gure nahia, azken baten, bizitza kalitatea hobea izan daien.