sombra
Urremendi
Helburu sektorialak


Lurralde antolaketa
Garapenean oreka. Baserri inguruagaz harmonian egongo dan garapen bat, horrela bakarrik lortuko dogu garapen hori eusgarri izatea.

Nekazaritza eta Basozaintza
Baserri-inguruaren etorkizuna aseguratzeko, oinarrizko lau arlotan bilatu behar dogu baserri-inguruko espazioaren funtzio aniztasuna:
- Kalitatezko elikagaien ekoizpen toki moduan garatzea.
- Ingurua kontserbatzen eta mantentzen laguntzea.
- Jarduera ekonomiko nahikoa sortzea, gainontzeko gizarteagaz bat datorren bizitza maila lortzeko eta mantentzeko.
- Gizarte sare sendo bat potentziatzea, ekintza guztiak bideragarriak izan daitezan.

Dibertsifikazioa, ekonomia eta enplegua
Jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzea da herrien garapenerako euskarrietako bat, horretarako funtsezkoa da lurzoru industrialen garapena eta okupazioa bultzatzea, baita Enpresa Txiki eta Ertainen ezarpena bultzatzeko oinarrizko azpiegiturak bultzatzea ere, bereziki nekazaritza produktuekaz zerikusirik gehien daukienakaz.

Hezkuntza eta kultura
Gaur egun dagoan heziketa eskaintza zabala ere, baserri-inguruko populazioaren esku egon behar dau.
Derrigorrezko irakaskuntza oso garrantzitsua da baserri-bizitzaren normalkuntzarako, batez ere ume txikienek, eurok bizi diran biziguneetan euki daien horretarako behar dabena.
Kontutan euki behar da, irakaskuntza eta kalitatea batera joan behar dabela, baserri-inguruan lanerako gaikuntza presente eta baldintzarik onenetan egotea nahi badugu.

Osasuna
Tamaina eta gune urbanoetatik urrun egotea ezin daiteke oztopoa izan osasun arloan, gainerako populazioaren pare egon behar daualako baserri-ingurukoak ere. Horregaitik, Urremendi, behar besteko eskaintza sanitarioa lortzen saiatuko da, eta baserri-inguruaren berezitasunekaz bat datorren farmakologiazko arreta ere defendatuko dau.

Etxebizitza
Baserri-inguruko populazioa finkatzea nahi badogu, ezinbestekoa da etxebizitza eskaintza eukitzea, forma egoki batez eskuratu daitekeena.

Azpiegitura
Baserri-inguruko munduaren etorkizuna, bere azpiegiturak onak diran neurrian izango da ona. Azpiegituren aurrerakuntza eta modernizazioa lortzea nahitaezko helburua izan behar da. Teknologia barrietan sartzeari uko egitea ezinezkoa gertatzen jako gaur egun baserri-inguruko munduari; ura, gasa, garraioak, saneamenduak, ureztatzeak, sarbideak, eta abarren maila bardinean egon behar dabe teknologia horreek.

Turismoa
Nekazaritza-turismoa egunetik egunera hazten doa. Baieztapen honek ezin deusku turismo horren garapena eta sustapena baztertzen itzi, baina garapen hori masifikaziotik alde egin behar daben kalitatezko estandarrekaz egin behar da. Turismoa lagungarri bikaina da errenta osatzeko, eta aukera bat, zeinetan, Urremendi, bere komertzializazioan eta sustapenean buru-belarri sartuta dagoan, antzinako estrukturak hobetuz eta azpiegitura turistiko barriak sortzen jardun daualarik, etorkizuna daukan errealitate bat legez finkatzeko.

Busturialde-Urdaibaiko turismo plana I eta Busturialde-Urdaibaiko turismo plana II

Ingurugiroa
Benetan aldi barrietara egokitzeak, hurrengo belaunaldiei itziko deutsegun eta geuk ere gura dogun ingurugiroa errespetatuko dauan garapen eusgarri batengatik apustua egitea eskatzen dau.
Bio-dibertsitatea, nekazaritza-dibertsitatearen alde bat ere bada; jagotea merezi dauan aberastasuna dogu. Berreskuratzen doguzan espezieak eta arrazak dira, barriro ere "bueltatzen" diranak, alaitasun berezi bat emoten deuskuen arrazoia dira.