sombra
Itsasertz eta landa garapenerako laguntzak
Leader ekimnea

Leader

leaderLEADER dugu Europar Batasunaren ekimenez komunitate mailan landa ingurunea garatzeko etengabe egiten ari diren ekintzen izena. Ekimenak frantsesez duen izenaren siglak dira, hau da, Liaisons entre Activit�s de Developement de L'Economie Rural (Lan Garapenerako Ekintzen arteko Harremanak) izenaren siglak. MENDINET Toki Ekintzako Talde gisa eratu da Europako Erkidegoaren "LEADER+" ekimena 2000-2006 epean kudeatzeko helburuarekin, eta LEADER ikuspegia 2007-2013 epean kudeatzeko aukeratua izan da.

Kalitatezko eta sostengarri diren garapen estrategia berrien sustapena dauka helburu bezela: Natur eta kultura ondoarearen balioztapen forma berrien esperimentazioa, enpleguaren eta landa elkarteen antolakuntza kalitatearen hobekuntza.

Euskal Autonomia Erkidegoan LEADER ikuspegia kudeatzeko ardura duen Toki Ekintzako Taldea da MENDINET. MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea Toki Ekintzako Talde gisa eratu da, LEADER ikuspegia 2007-2013 epean kudeatzeko aukeratua izan da. Urremendi Landa Garapen elkartea, Mendineten kide da. Leader laguntzak Azaroak 11ko 185/2008 dekretuak erregulatzen ditu.

Helburuak:

  1. Lehen sektorean IKTen erabilera eta hedapena bultzatzea, sektoreak eskatzen dituen ikastaroen bitartez.
  2. Nekazaritza-elikagaien eta basogintzaren azpisektoreetan sortzen diren lankidetza-proiektuak martxan jartzen laguntzea.
  3. Nekazal ustiapenetan nekazaritzarako ez diren dibertsifikazioko enpresa-proiektuak sustatzea.
  4. Landa eremuetan microenpresak sortzeko eta garatzeko laguntzak.
  5. Turismo jardueeren sustapena.
  6. PLanda-eremuko biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko IKTen bidezko zerbitzuak ezartzea.
  7. Landa-eremuetan jarduera sozio-ekonomiko berriak abian jarri nahi dituzten sustatzaileei behar bezalako prestakuntza ematea.
  8. Lurralde barruko eta nazioarteko lankidetza.

Norentzat:

Laguntzen azken hartzaileak MENDINET Toki Ekintza Taldeak proposatutako proiektuen titularrak izango dira, eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak ebatzi eta jakinaraziko du; jasotako laguntzak justifikatzeko, proiektuak egiterakoan sortutako gastuak kontuan hartu beharko dira.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta.
  • Eskaria egiten duen pertsona fisikoaren NANaren fotokopia.
  • Ordainketak burutzeko dokumentazioa (Hirugarrenen alta).
  • Eskatzailea eratze-prozesuan dagoen pertsona juridikoa bada, haren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.
  • Eskatzailea nekazaritza-ustiategi bateko familia-unitateko kide bada, gutxienez bi urteko antzinatasuna duela egiaztatzen duten agiriak, Gizarte Segurantzan bere nekazaritza-jarduerari dagokion erregimeneko altaren bidez; horrez gain, azken bi ekitaldietako PFEZean aitortutako nekazaritza-etekinak ere aurkeztu behar dira.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia, erakundearen estatutuak, eta erakundeari dagozkion erregistro publikoetan izena eman duela egiaztatzeko ziurtagiria, eskatzailea pertsona juridikoa bada.
  • Burutze-proiektua, langile fakultatiboek idatzia edo dagokion elkargo ofizialak sinatua, edota inbertsioaren edo jardueraren zenbatekoagatik edo izaerarengatik beharrezkoa ez bada, inbertsioaren edo jardueraren deskripzioa, aurrekontua, eta/edo egin beharreko gastuen proforma-fakturak jasotzen dituen memoria.
  • Dagokion instantziaren ziurtagiria, Foru Aldundia eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza, pertsona edo erakunde eskatzaileak bere zerga-betebeharren berri baduela ziurtatzen duena, baita Gizarte Segurantzari ordaindu beharrarena ere.
  • Baimenak, izen-emateak eta erregistrok, eta/edo Autonomia Erkidegoak edo/eta udalerriak jarduera- edo hobetze-mota horretarako eska ditzakeen zeinahi betekizun.
  • Dagokion ebazpena arrazoituta onartu ahal izateko Toki Ekintzako Taldeak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentu.

Eskabideak aurkezteko lekua:

Landa-garapen elkarteetan edo Mendineten.