sombra
Itsasertz eta landa garapenerako laguntzak
Bizkaiko Foru Aldundiaren subentzioak

Ayudas para el desarrollo de las zonas rurales de Bizkaia

Bizkaiko landa guneen garapenerako dirulaguntza bide ezberdinak daude:
"Martxoak 17ko 37/2009 foru dekretua"

  1. Landa eremuko ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuetarako laguntzak
  2. Landa-eremuko herriak berritu eta garatzeko laguntzak
  3. Landa-ondarea kontserbatu eta hobetzeko laguntzak
  4. Nekazaritza-azpiegiturak garatu eta hobetzeko laguntzak
  5. Turismoko jarduerak sustatzeko laguntzak
  6. Ustiategietan bestelako jarduerak egiteko laguntzak
  7. Enpresa txikiak sortu eta garatzeko laguntzak

 

 

1.- Landa eremuko ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuetarako laguntzak

Honako hau da neurri honen helburua: landa-eremuko bizi-kalitatea hobetzen duten oinarrizko azpiegiturak eraikitzea eta hobetzea.

Diruz lagungarriak diren inbertsioak:

Eraikin eta lokalak eraiki eta ekipatzeko laguntzak:

  • Gizarte-zentroak, kultura-zentroak
  • Haurtzaindegiak, eguneko zentroak, liburutegiak
  • Erabilera askotako zentroak, kirolerako ekipamendu eta eraikuntzak
  • Sendategi, botikak, ...etab.

Oinarrizko azpiegiturak eraiki eta hobetzea:

  • Landagune txikietako energia-hornidurarako
  • Landagune txikietako ur-hornidurarako, saneamendurako, telekomunikazioetarako, ...
  • Landa posta (entregatze postuetarako instalazioa)

Onuradunak:

Udalak, udalez gaindiko erakundeak eta irabazinahirik gabeko erakundeak.

Laguntzak

Diruz lagundu daitekeen gehieneko inbertsioaren %50.

Eskaera egiteko lekua:

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Garatzeko Zerbitzua
  • Urremendi Landa Garapen Elkartea

 

2.- Landa-eremuko herriak berritu eta garatzeko laguntzak

Laguntza hau biztanleak dituzten inguru degradatuak berreskuratzeko jarduerei laguntzeko da, eta inguru horiek landagune txiki izan daitezen hirigintzako egokitzapena egiteko ere bai.

Diruz lagungarriak diren inbertsioak:

Zoladuren, seinaleen, irisgarritasunaren, argien, lorategien eta hiri-altzarien eraikuntza eta hobetzea.

Onuradunak:

Udalak eta udalez gaindiko erakundeak.

Laguntzak:

Inbertsio publikoen kasuan, inbertsiaren %50 arte.

Eskaera egiteko lekua:

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Garatzeko Zerbitzua
  • Urremendi Landa Garapen Elkartea

 

3.- Landa-ondarea kontserbatu eta hobetzeko laguntzak

Laguntza-lerro hau landa-eremuetako historia-, monumentu-, kultura, etnografia- eta natura-ondarea osatzen duten elementuak berritu, mantendu eta hobetzeko jarduerei laguntzeko da.

Diruz lagungarriak diren inbertsioak:

Elizak, baselizak, errotak, monumentuak, pilotalekuak, bolalekuak, landa-ohiturak, eta abar berreskuratu eta hobetzeko azterlan eta inbertsioak

Onuradunak:

Udalak eta udalez gaindiko erakundeak, irabazinahirik gabeko pertsona fisiko zein juridikoak eta Landa Garapenerako elkarteak.

Laguntzak:

Inbertsioaren %50a arte.

Eskaera egiteko lekua:

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Garatzeko Zerbitzua
  • Urremendi Landa Garapen Elkartea

 

4.- Nekazaritza-azpiegiturak garatu eta hobetzeko laguntzak

Nekazarien bizi-kalitatea hobetzea da laguntza honen helburua, hainbat zerbitzu eskura ditzaten (albaitaria, osasun-zerbitzuak, ongarrien hornidura, esnearen jasotzea, eta abar), irisgarritasuna eta, oro har, garraioa hobetuz eta nekazaritza-azalerak hobeto ustiatzeko aukera emanez.

Diruz lagungarriak diren inbertsioak:

Lar, ustiapen,amalanak egiteko nasak,erabilera erkideko baskular, langa kanadiarrak, tratamendu-eskortak, herri-lurrak abeltzaintzarako ixtea, ura hartzeko puntua eta abeltzaintzarako uraskak herri-lurretan, eta abarren hobetzeak.

Onuradunak:

Udalak eta legalki osatu diren Landa Garapenen elkarteak.

Laguntzak:

Inbertsioaren %75a arte.

Eskaera egiteko lekua:

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Garatzeko Zerbitzua.
  • Urremendi Landa Garapen Elkartea

 

5.- Turismoko jarduerak sustatzeko laguntzak

Laguntza-lerro honen bidez, turismoari lotutako jarduera ekonomikoak lagundu nahi dira diruz, landa-eremuetan landa-biztanleriari eusten laguntzen duten lanpostu berriak sor daitezen.

Diruz lagungarriak diren eginbideak:

  • Turismoari lotutako eskualdeko proiektu estrategikoak.
  • Turismorako azpiegiturak eta atsedenaldiak sortzea
  • Museo tematikoak eta interpretazio-zentroak egitea
  • Aisi eta turismorako seinalizazioa
  • Xendazaletasuna

Onuradunak:

Udalak, Udalez gaindiko erakundeak eta irabazinahirik gabeko elkarteak.

Laguntzak:

Inbertsioaren %50a arte.

Eskaera egiteko lekua:

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Garatzeko Zerbitzua
  • Urremendi Landa Garapen Elkartea

 

6.- Ustiategietan bestelako jarduerak egiteko laguntzak

Nekazaritzako ustiategi batean bestelako jarduera batzuk egitea ustiategi horrek irauteko beste aukera bat da.

Diruz lagungarriak diren inbertsioak:

  • Artisautza proiektuak
  • Aisiari loturiko proiektuak
  • Ostalaritza-gastronomiari lotutako proiektuak
  • Makina zerbitzuei lotutako proiektuak

Onuradunak:

Nekazaritza-ustiapenen titularrak.

Laguntzak:

Diruz lagundu daitekeen %30a arte.

Eskaera egiteko lekua:

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Garatzeko Zerbitzua
  • Urremendi Landa Garapen Elkartea

 

7.- Enpresa txikiak sortu eta garatzeko laguntzak

Enpresa txikiak sortu, zabaldu eta modernizatzeko laguntzak dira.

Diruz lagungarriak diren inbertsioak:

  • Lurren urbanizazio eta egokitzapena
  • Lokalen egokitzapena
  • Eraikin eta instalazioak
  • Makina eta tresnak
  • Informatika eta komunikazio altzairu eta ekipamenduak
  • Oinarrizko horniketarako azpiegiturak

Onuradunak:

Nekazaritza sektoreari lotuta ez dauden mikroenpresak.

Laguntzak:

Inbertsiaren %30a arte.

Eskaera egiteko lekua:

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Garatzeko Zerbitzua
  • Urremendi Landa Garapen Elkartea