sombra
Urremendi
Aktibitateak eta zerbitzuak

Urremendik, bere asmoak bete ahal izateko eta baliabideak optimizatzeko helburuaz, ekintza ezbardinak garatzen dauz.

Dagozan proiektu, baliabide, zuzkidura eta planei jagokenean, zehatz-mehatz informatzen dogu interesatzen dan guztiari buruz. Baita informazio trukaketaren alde egin ere.

Biziki jarduten dogu, hurbilen dagoanatik hasita EBrainoko administrazio eta erakunde guztiek baserri-inguruko eremuetan promozionatutako garapen Plan eta programen kudeaketan kolaboratzeko.

Urremendik garatutako aktibitateak

1.Oso garrantzitsua da, objektua dan ekintza eremuko gizarte sarea sentsibilizatzea, garapen interesei lagunduko deutsien baliabide, ekintza eta proiektuetan parte hartu daien egon daitekezan arazoei irtenbidea emoiteko.
2.Nekazaritza-garapen proiektuak bultzatzea
3.Aktibitateak antolatu, koordinatu eta burutu; esaterako: mintegiak, hitzaldiak, topaketak, ikerkuntzak eta eremu horreetako garapenen arazoei jagokezan azterketak
4.Edozein erakundeari, baserri-inguruaren garapenari jagokon Proiektu edo Programen egitea eskatu edo burutu
5.Garapenari lotuta dagozan kolektiboen eta, batez ere, Elkarteko kideen formazio egokia eta eguneratzea lortzeko, behar diran ekintza edo aktibitateak proiektatu, prestatu eta burutu
6.Esperientzien trukaketa bultzatu eta antzeko entitateekaz ekintza bateratuen lineak bilatu
7.Helburuak zuzenki betetzeko, Administrazio publikoekaz egoki ikusten diran kobenioak kontratatu eta ezarri
8.Landa garapenerako programa (Deskargatu)